Egunero onena eskaintzeko exijentzia

Kudeaketa sinplifikatzean eta argitzean, gure bezeroei erosotasun eta segurtasun handiagoaz gozaraztean eta entrega-denborak arintzean oinarritutako eguneroko erronka, giza-baliabide eta materialak optimizatzearen bitartez.

ETENGABEKO HOBEKUNTZA INTEGRALA

KALITATEA

Gure oinarrizko aktiboa kalitatea eta kudeaketaren etengabeko hobekuntza dira. ISO 9001-2015 akreditazioak (2005ean eskuratua eta 2017an eguneratua) gure bermeen eta eskainitako goi-mailako kalitatearen adierazgarri dira.

AGIRIA IKUSI

O.E.A., segurtasunarekin eta merkantzien nazioarteko kateko hornikuntzaren jardute egokiarekin erlazionatutako zenbait neurriren betetzea egiaztatzen duen akreditazio globala da. IRUÑA GARRAIOAKek ES AEOF 170000256U zenbakidun O.E.A. baimena dauka, Zerga Agentziak emana (2017/06/13).

AGIRIA IKUSI

INGURUGIROAREN KUDEAKETA

Gure gidari guztiek, gurekin bat egiten duten momentutik gidaritza eraginkorrean formakuntza jasotzen dute. Noizean noiz gure langileek haien gidaritza optimizatzearren kurtso teorikoak egiten dituzte. Langileriaren bataz besteko kalifikazioa gidaritza eraginkorrean 100etik 90ekoa da, sektorean altuenetakoa.

Kudeaketa hobeezin bat egiteko gure flotaren etengabeko eguneratze bat garatzen dugu, 3 urte baino gutxiagoko bataz besteko bat dugularik. Hala, ingurugiroaren ikuspuntutik efizienteak diren ibilgailuak dauzkagu beti.

SEGURTASUNA

Gure ibilgailu guztiek GPS lokalizazio sistema dute, baita ate-irekitze hautematea ere, uneoro ibilgailu, karga eta gidari guztiak kontrolpean edukitzea ahalbidetuz eta edozein ezbehar berehala hautemanez.

Gure gidarien %95ak ADR gidabaimena dute. IRUÑA GARRAIOAKen flota guztia mota honetako merkantzia modurik seguruenean garraiatzeko baimendua dago.

BERRIKUNTZA

IRUÑA GARRAIOAK logistika- eta garraio-kudeaketaren abangoardian kokatzen da. Industria 4.0 kontzeptuan barneratuta gaude, sortutako dokumentazio oro gure sisteman zein bezeroenean integratuz. Prozesuen dokumentazioaren digitalizazio totala garatzen dugu, hala, informazioa “linean” kontsultatu eta partekatu ahal izateko. “Datu bakarra” kontzeptutik hasita, departamentu edota bezeroekin edozein dokumentu partekatu dezakegu bikoizketak saihesteko, prozesuak optimizatzeko, esperientziak partekatzeko eta, zelan ez, egunero zerbitzu hobeago bat eskaintzeko.

Guztiz etorkor eta malguak gara, gure baliabide zein partneren bitartez bezero bakoitzaren beharretara egokituz eta erronka zailenei ere aurre eginez.

AGIRIAK, ONDO EGINDAKO LANAREN BABESA

ESAN IEZAGUZU BEHAR DUZUNA, ZIUR LAGUNDU ZAITZAKEGULA

Garraio eta logistikaren inguruko beharrak galdetu iezazkiguzu. Zure konpromisorik gabe, egoera aztertuko dugu eta soluziorik onena eskainiko dizugu.

IZENA*
ABIZENAK*
HELBIDE ELEKTRONIKOA*
TELEFONOA

ENPRESA

ESAN IEZAGUZU BEHAR DUZUNA