Garraio eta logistikaren arteauak, baliabide onenekin

Bikaintasunera bideratutako zerbitzuaren bitartez eta soluzio aurreratuenak eskaintzeko helburuaz, eboluzionatzen eta hazten jakin izan duen enpresa familiarra. Hainbeste urtetako enpresa handien konfiantza, egunero eraiki beharreko bidea da.

BIDEAN MANTENTZEN GAITUZTEN GAKOAK

OINARRIA
MANTENDU

Hurbileko tratua eta konfiantzaren bitartez, gure bezeroen beharretara egokitutako 60 urte baino gehiagoko enpresa familiarra, punta-puntako segurtasun baldintzak eta bermea eskainiz.

Gure jatorria eta konfiantza, gardentasuna, zerbitzua eta profesionaltasuna bezalako baloreak atzean utzi gabe, eboluzionatzen eta hazten jakin izan dugu, bikaintasunera bideratutako zerbitzuaren bitartez soluziorik aurreratuenak eskaintzeko asmoz.

EBOLUZIONATZEA
HOBETZEA DA

Egunero hobeak izatea kudeaketa sinplifikatzean eta argitzean, gure bezeroei erosotasun eta segurtasun handiagoaz gozaraztean eta entrega-denborak arintzean oinarritutako erronka da, giza-baliabide eta materialak optimizatuz.

Hobetzeko gai bagara, bezeroei ere haien prozesuak hobearaziko dizkiegu. Helburua hori da; bezeroak etekina atera dezan, egunero soluzio hobeak eskaini.

BALIABIDE
ONENEKIN

GPS lokalizazio, ate-irekitze hautemate, izu-botoi eta bestelako kontrol-sistemaz hornituriko 30 bat ibilgailu egoera paregabean, gidari eta kargen gehiengo segurtasuna eta eskarien etengabeko jarraipena bermatuz.

Esportazioak eta inportazioak dakarten proiektu logistikoak modu eraginkorrean optimizatu ahal izateko baliabide, baimen eta beharrezko ezagutza guztiak. Aduanetako kontrolekin loturiko formalitate administratibo eta tramiteetarako berebiziko teknikari taldea. 4.000 m2 baino gehiago Bizkaia eta Nafarroan zehar banatuta, gehieneko edukiera eta optimizazioa eskaini ahal izateko.

TALDE
ONENAREKIN

Zure prozesuak ahalik eta gehien optimizatzen eta errentagarritasuna hazten ahalbidetzen dizun prozesu integral bat eskaintzeko asmoz, baliabide (instalazio eta ibilgailuak) guztiekin koordinatutako profesional adituen taldea eskuragarri duzu. Partner bat baino gehiago gara, izan ere, zure taldearen parte baikara. Gehiengo bermeak eta inplikazioa edukitzeko, gidariak langilerian integratuta daude.

Konfiantzazko pertsonez osatutako taldea eta prozesu guztietan goi-mailako fidagarritasun teknikoa eskaintzeko helburuaz, esperientzia, akreditazio eta etengabeko birziklapena.

LIDERREN KONFIANTZA

Haien sektorean punta-puntakoak diren enpresek guregan dute konfiantza. Edozein beharretara egokitzeko malguak gara. Garraio eta logistikaren “artisauak” izateak, zuen aparteko beharren neurriko aparteko soluzioak eskaintzen ahalbidetzen digu.

ESAN IEZAGUZU BEHAR DUZUNA, ZIUR LAGUNDU ZAITZAKEGULA

Garraio eta logistikaren inguruko beharrak galdetu iezazkiguzu. Zure konpromisorik gabe, egoera aztertuko dugu eta soluziorik onena eskainiko dizugu.

IZENA*
ABIZENAK*
HELBIDE ELEKTRONIKOA*
TELEFONOA

ENPRESA

ESAN IEZAGUZU BEHAR DUZUNA